
Zer-nolako eragina dute gure eguneroko erosketa-erabakiek?
Ikastaro honetan, Finantza Etikoak, Ekonomia Solidarioa, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua gure ingurunea eraldatzeko eta gizarte- zein ingurumen-iraunkortasuna sustatzeko funtzensko tresnak nola bihurtzen diren aztertuko dugu.
Ikasiko duzuna:
Ekonomia Sozial eta Solidarioaren oinarrizko printzipioak eta banku etikoaren finantza-aukerak ikasiko dituzu.
Gure egunerokoan bidezko merkataritzako produktuak nola identifikatu eta aukeratu ezagutuko duzu.
Diruaren kudeaketak eta kontsumo arduratsuak tokiko ingurunean eta mundu mailan duten eragina deskubrituko duzu.
Hasi ekonomia- eta kontsumo-eredu kontzienteago eta eraldatzaileago bat eraikitzen!
- Irakaslea: Javier Eguiara , Asociación Finanzas Éticas Euskadi
- Irakaslea: María Ferrer , Kidenda
- Irakaslea: Joseba Larriba , Oikocredit Euskadi
- Irakaslea: Maitane , Saretuz
- Irakaslea: Formakuntza Finantza Etikoak